XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrengatik ¡o kristaua! ikusten dezunian apaiza konsagratzen gogora ezazu Sakrifizioa eskeintzen duana eztala apaizaren eskua, baizik Jaungoikoaren esku ikusi eziñ ditekena.

Erakasle Santu onek erakusten du itz auekin, Jesu-Kristo berbera dala Mezan gauzarik bearren-bearrenak egiten dituana, eta zerutik jeisten dala, ogia ta ardoa bere Gorputz eta Odol biurtzen dituala, eta bera eskeintzen zaiola Jaungoikoari, mundua salbatzeko, eta bitarteko leial bezela, erregutzen duala, erria erredimitzeko.

Baliatzen da apaizen boz eta eskuaz, baña Bera da Sakrifizio Santua eskeintzen duana.

Ezpaderitzatzu naikua dala San Juan Krisostomo'k erakusten diguna, ona emen zer dion Trento'ko Batzarre edo Konzilio Santuak: Gurutzeko Sakrifizioa eta Mezakoa, biak bat, eta berbera dira, bada Gurutzean, Odola ixuriaz, eskeiñi zan ura bera da, apaizen bitartez eskeintzen dana Mezan, Odolik ixuri gabe.

Eta egiaz, Elizaren dotriña au da: (...).